Ta-tum martxan jartzea
Nola sartzen da Ta-tumera? Zer duzu barruan zain? Non daude irakurgaiak? Eta jarduerak?
Argitu zalantza guztiak Nekane Granado Merchánek emandako euskarazko webinar honetan.
Zurekin izango gaituzu Ta-tumekin lehen pausoak ematean
Webinar honetan, Nekanek Ta-tum narratiba aurkeztuko digu; hain zuzen ere, liburu bakoitzaren irakurketa detektibeek argitu beharko duten kasu bihurtzen du Ta-tumek.
Ondoren, Ta-tumera nola sartu erakutsiko digu, eta irakasle erabiltzailearen gisan ibiliko da plataforman. Gainera, lehen aldiz kasu bat nola sortu eta ikasleek horiek argitu ahal izan ditzaten lehen jarduerak nola argitaratu erakutsiko digu.
Jarraian, irakasleentzat eskuragarri dauden beste baliabide batzuk aurkeztuko dizkigu: Estra, estra!, Ta-tum kafetegiko bloga eta bideotutorialak pausoz pauso. Azkenik, Ta-tum apparen funtzionamendua azalduko digu.
Edukiak:
Ta-tum: detektibeen mundua.
Webgunea eta saio hasiera.
Sortu zure lehen kasua.
Bidelagun izango gaituzu
Ta-tum aplikazioa.
Nekane Granado Merchán
Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Neuropsikologian masterra.
Hizkuntza: euskara
Iraupena: 1 h